XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bero-unitateak lan-unitateen berdinak dira eta normalenak kaloriak eta Joule-ak dira, bien arteko erlazioa hauxe izanik:
Sistema batek beroa absorbatzen duenean, edo tenperatura igotzeko erabil daiteke edo egoera-aldaketa sortzeko.
Sail honen barruan lehengoari lotuko gatzaizkio bakar-bakarrik.
Bero-ahalmenak, sistema batek bero-kantitate bat hartzen duenean, beroaren eta honek sortzen duen tenperatura-aldaketaren arteko erlazioa ematen du:
Beroa bidearen menpekoa bada beste horrenbeste esan daiteke bero-ahalmenaz eta, era berean, beroa bezala bero-ahalmena definitu ahal izango dugu, edo presio konstantean, edo bolumen konstantean edo, jeneralean,
Honela:
Bero-ahalmenak -ampinf; delakotik +ampinf; delakorako edozein balio har dezake prozesua zein den.
Sistema baten bero-ahalmena sistemaren masaz zatikatzen badugu bero-ahalmen espezifikoa lortuko dugu: